Formatua: CD
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Gaua estudioa (Mungia, Bizkaia)
SOINU TEKNIKARIA
Aitor Abio
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Aitor Abio
GENEROA
Post-punka
Itzaletatik
2016 - Gaua Records
Formatua: CD
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Gaua estudioa (Mungia, Bizkaia)
SOINU TEKNIKARIA
Aitor Abio
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Aitor Abio
GENEROA
Post-punka
Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen Perlak talde zarauztarra, 2013an. Euren kantu bizigarri eta kitzikagarriekin publikoa erakarri dute hiru urte hauetan. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren lehen diskoa, Perlak izenekoa, eta urte berean Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren. Geroztik Euskal Herriko hainbat aretotan jo dute, eta 60 kontzertu inguru eman dituzte bi urtetan.
2015ean Emakumeen Mundu Martxako abestia egiteaz ardura ziren, “Bandera moreak”, eta 2016an bigarren diskoa kaleratu zuten, Itzaletatik. Disko horretan, Maite Martiarena, Patxi Agirre eta Ilargi Agirre jatorrizko taldekideez gain, Miren Narbaizak (Napoka Iria, MICE) osatu zuen taldea Oihane Abarrategiren ordez. Laukote horrek egin zuen diskoa aurkezteko bira, baina 2017ko udazkenean Abarrategi taldera itzuli zen.