Peritz egitasmoa Adrian Perez Bafi musikariak jarri du martxan 2025ean bere lehengusua den Pelax musikariak oparitutako grabaketa-mahai xume batekin. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin diska izaera hartu du Zergatik ez? lanarekin. Oraindik ere grabaketa oso xume eta gordinak badira ere, bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Era berean, folk eta soul ikutuak nabariak dira. Bakarkako proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua