Oihana, pixukide laztana
Etxea txukun utzi
ta horrekin nahikoa
Oihana, neskame laztana
Zu ez zaitez kexatu,
Hauxe da zure lana
Tik matxistak zituen,
Gero eta gehiago.
Atzera bueltarik ez!
Oihana, esklabu laztana
Ubelduraz josita
Jaiki da gaur goizean
Ez zuen plantxa egin
Ezta fregatu ere
Ta bere nagusia
Haserre bat-batean
Tik matxistak zituen,
Gero eta gehiago.
Atzera bueltarik ez!