2022.09.02
Paxkal Irigoyen

Paxkal Irigoyen

  • 1988
  • Ainhize-Monjolose (Nafarroa Beherea)
  • Post-rocka, Rocka
  • KONTZERTUAK

Galdu

Jendea burua apal dabil karriketan,
ihesi doa etxerat, bere antzekoen beldurrez, jabetza pribatuan babesterat

Jendea burua apal dabil karriketan,
mugikorrek erantzun bat ekarriko duten galdezka...? sarea ez da birtuala, denak irentsi gaitu

Material ta teknologiaz asebetetzen gira,
askatasunak murrizten dauzkiguten bitartean, ta ezberdintasunak hiltzen, kontrola denetan da; polizia zibilez dabil, ta zibilak poliziaz,
eskubideak galtzen ditugu, ta begiratu nahi dugun bakarra,
kontsumoa da

Begira...

Bandera xuriz osatutako gizarte bat,
galdu ditugun iraultzen lemak oihukatzen ditugun bitartean,

Bandera xuriz osatutako gizarte bat, pasibotasuna demokrazia dela sinesteko gai,

Bandera xuriz osatutako gizarte bat,
pasatzen diren eguneri zentzu baten xerka sarean,

Girenaren duintasuna galdu dugunetik, sistema bilakatu gira,
gure bizitzen espekulazioan, gure existentzia kapital bat bihurtarazi dugu, salgai, izakia, kontsumo produkto bat gehiago merkatuan,

Sistema suntsitzea gure suntsitzea da!