2020.06.18
Passepartout

Passepartout

  • 2015 - 2019
  • Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Popa
Bazterretan zehar

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Atzera

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Lur zuri

Lore zuriak datoz 
arrats oste honetan 
Irripar handiekin 
maitasun hutsetan 
benetako amodioa 
lakar dagoela 
garbi dago bizi uste birtualetan 

Gotorleku guztiak 
irin koxkorrak dira 
estalki bat bestearen 
azpira 
onespen hutsala 
erregai ustela 
ase ezinean 
harrotasuna da lehentasun 
goibela 

motela kapela orbela ustela 

bertatik usaindu 
dezaket zorua 
luzaidazu eskua 
begiekin ukitu, ikus dezadan 

Esnatzen naizenean 
hasiko naiz pentsatzen 
Eraman ninduten 
ur korronteak uztartzen 
zilbor azpitik irten da 
zamak arintzen 
urradurak dauzkat 
eta ez naiz hortaz lotsatzen 

Denak urrea dirudien arren 
sekula jakin al dugu naturala baloratzen 
ta segi itsutu gabe gardenak izaten 
diharduten haien bizipen guztiak kritikatzen 

beratatik usaindu 
nazake zoruak 
hortzak estutu 
gogor 
lohiak 
jasan nazadan 

guztiz esnatzean 
izanak, ezinak 
agerian 

ta guztiz esna gaudenean 
ta guztiz esna oh 
ta guztiz esna 
aurkitzen 

ezin dugu ezin utzi (x3) 
itzaltzen 


Ez dakit noiztik 
baina lokarturik gaude 
bizi paraleloetan 
errealitateak proiektatzen 
egunsenti ilegorriak 
otordu apainduak 
irripar zuzenak 
eta begi ederrak 
eta bitartean lo daude 
Lo daude zauriak 
lo zailtasun da eroriak 
lo bihotz hautsiak eta heziak 
lo beldurraren geziak 
lo gizaki egiten gaituzten 
inperfekzio eder guztiak