sima hotz batera
bota zenituen
bihotzean traba
egiten zizuten
guztien gorpuak
sima hotz batera
baina gaur
piztu da
argi bat
zuloan
gauean zain dago
ilunetan, bazterretan, bizirik
argitan lo dago
haizeak ateak itxirik
sima hotz batera
bota zenituen
arima biguntzen
zizuten doinuak
mailu ziren hitzak
sima hotz batera
baina gaur
entzun da
soinu bat
zuloan
Eder den guztia
Hondora jaurtia
Sima hotz batera