Zeru hau aiztoz
ireki nahi dut,
gaur erditzeko.
Eta gure gainera
jausiko dira denak,
ametsik ederrenak.
Hareazkoak beti piztiak barnean.
Hodeiertzen muga hausteko zorian.
Eta gure gainera
jausiko dira denak,
izurik handienak.
Gora begira bizi gara,
izarretan gordez beldurrak.
Han, hodeietan, daude gure nahiak.