Libe Garcia de Kortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dute eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza 8 kantuko diskoa da.