PARTAIDEAK
2006 - Elkar
PARTAIDEAK
2002 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1990 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1980 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1971 - Goiztiri
PARTAIDEAK
1970 - Dizkola
PARTAIDEAK
Peio Ospital eta Pantxoa Carrere urte berean jaio ziren, 1948an, Ezpeletan (Lapurdi) eta Azkainen (Lapurdi), hurrenez hurren. Baionako Maitrise Episcopale ikastetxean ezagutu zuten elkar. Apezetxe horretan ikasi zuten kantuz, bereziki gregorianoa abesten, baita pianoa jotzen ere. 60ko hamarkadan, Mixel Labegerieren kantak ezagutu eta horiek abesten hasi ziren. Seminarioan ezagututako Manex Pagola eta Beñat Sarasolarekin ere hasi ziren kantatzen Baionako ostatu batean, igande arratsaldez. Garai hartan Pantxoa gitarra jotzen hasi zen. Bikotea urte haietan sortu zen Amaia Kultur Taldeko partaide izan zen.
1968. urtean, Uztaritzen (Lapurdi), bikotearen ibilbidean garrantzi handia izango zuen pertsona bat ezagutu zuten: Telesforo Monzon. Bergararrak Pantxoa eta Peio abesten entzun eta liluratuta gelditu zen. Hurrengo urtean, hainbat kanta eskaini zien, haien artean “Itziarren semea” ospetsua. Peio Ospitalek gogoan du nolakoa izan zen elkar ezagutzea: “Amaia kultur taldeak hainbat ekimen antolatzen zituen, horien artean, kultur asteak. Kantatzeko eskatu ziguten, eta horrela ezagutu genuen Telesforo Monzon. Bera mintzaldi bat ematera jina zen, eta ondotik gu entzun gintuen. Gure ahotsak maite zituela adierazi zigun. 1969an ikustera jin zitzaigun, eta eskaini zigun lehen kantua “Itziarren semea” izan zen. Francoren garaiak ziren, eta askatasun egarri izugarria zegoen Euskal Herrian. Kantaldiak ziren Euskal Herriaren aitortza kolektiboa egiteko eremu bakarra” (1).
“Itziarren semea“-rekin eta Manex Pagolak idatzitako beste hiru kanturekin (“Eñaut Bidegorri“, “Jo bezate ezkilek” eta “Ttakulin”) osatu zuen bikoteak lehen disko txikia (Diapason, 1969). Urte berean egin zuen bikoteak lehen kantaldia, Uztaritzen bertan. Ipar Euskal Herrian kantaldiak oraindik ez zeuden errotuta, baina sortzen ari zen belaunaldi musikal berri bat: Etxamendi eta Larralde, Beñat Sarasola eta Joanes Borda (Guk)…
Hego Euskal Herrian, Monzonen herrian abestu zuten lehen aldiz, Bergaran (Gipuzkoa), 1971n. “Harriturik egon ginen hango jendea ikustearekin. Jendea milaka, hemen hogeita hamar, edo ehun jenderen aitzinean arteko usaia bakarrik genuelarik. Francoren denboran zen eta nola jendeak ez zuen elgarrataratzeko okasionerik, kantalditara etortzen zen eta giro berezi bat sortzen zen hor, kasik “meeting” bat bilakatuz batzutan” (2). Ordurako, Beñat Sarasola eta Joanes Bordarekin partekatutako singlea grabatua zuen bikoteak. Monzonen adiskide Angel Arregiren etxean egin zuen, Donibane Lohizunen, Iñaki Beobidek eramandako grabagailuarekin. Arregik berak sorturiko Diskola zigiluaren lehen argitalpena izan zen, eta bertan agertu zen lehen aldiz “Lepoan hartu ta segi aurrera” kantu mitikoa. Hurrengo urtean bigarren disko txikia grabatu zuten, lehenengoa bezala Monzonen eta Manex Pagolaren kantuez osaturik.
Franco hil bitartean arazo ugari izan zuten Pantxoak eta Peiok Hego Euskal Herrian abesteko, debeku ugari jasan behar izan baitzuten. Gitarra eta ahotsak aski izan zituen bikoteak orduko euskal gizarteak zituen kezka nagusiak islatzeko, betiere engaiamendu politiko garbi batez. 1975ean, lehen disko luzea argitaratu zuten: Peio Ospital eta Pantxoa Carrere (Elkar). Egundoko arrakasta izan zuen, eta mugarria izan zen euskal kantagintzan. Bertan zeuden orduz geroztik klasiko bihurtu diren kantuetako batzuk: “Itziarren semea“, “Batasuna“, “Lepoan hartu“, “Aita kartzelan duzu“…
Hurrengo urteetan Euskal Herri osoan aritu ziren kantari, besteak beste Bai Euskarari jaialdi gogoangarrian, non izen bereko abestia jo zuten. Horrez gain, hainbat disko kaleratu zituzten: Peio/Pantxoa (Herri Gogoa-Edigsa, 1975) Euskalduna naiz eta maite dut herria (Elkar, 1977), Bakezko besarkada batean (Elkar, 1981) eta Eguzkiaren musu (Elkar, 1990).
1991n, geldialdi bat egin zuen bikoteak ordura arteko ibilbidean; atzera begira jarri zen, eta bere kantu ezagunenak moldaketa berriz horniturik grabatu zituen: 1969-1991 (Elkar, 1991). 1997ra arte iraun zen isiltasun garaiak. Urte hartan Oles ta oles (Elkar, 1997) argitaratu zuten, Ikastolen Elkartearekin eta Labayru elkartearekin egindako proiektu baten fruitua. Eguberriekin lotutako herri abestiak bildu zituzten disko horretan. Lan hori argitaratzearekin batera, berriro itzuli ziren plazetara, erritmo lasaiagoan.
2002an, Lapurtar koblariak (Elkar) argitaratu zuten, sorterriko lurraldeari egindako omenaldia. Lan horretan, hainbat olerkariren letrak musikatu zituzten: Manex Pagola, Martin Arrupe, Piarres Lafitte, Jose Mendiage. Alderdi musikalean, berriz, hainbat laguntzaile izan zituzten, horien artean Joseba Tapia, Caroline Philips eta Mixel Ducau.
2006. urtean Lurra eta maitasuna (Elkar) argitaratu zuten, izenburuak argi adierazten duen moduan bi gai horien inguruko eratutako lana. Hainbat herri kanturekin batera, besteak beste Etxahun-Iruri, Jean Louis Davant eta Manex Pagolaren hitzak baliatu zituzten.
40 urteko ibilbidea ospatzeko, zuzeneko diskoa grabatu zuten 2009ko irailaren 11n, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian. Beste bat (Agorila, 2009) izeneko lan horretan, bere kanturik ezagunenak jaso ditu bikoteak, baita abesti berri bat ere,”Irria“. Bada beste sorpresa bat ere, Laura Latienda abeslari gazteak jartzen baitio ahotsa “Iduzki denean” kantu herrikoiari.
Testua: Gontzal Agote
2009
ABESTIAK:
Eñaut Bidegorri
Azken dantza
Maitasuna / Irria
Itsasoa
Iduzki denean
Eüskal Herriko lür maitia
Askatasuna
Itziarren semea
Neurriak
Bake-mina
Greziako itsasontzia
Bai euskarari
Kanta aberria / Batasuna
ABESTIAK:
Zatoz, Izpiritua!
2006
ABESTIAK:
Goiti eta beheiti
Bake bidean
Neurriak
Oihanian
Norat joan
Nere maitia, jeiki ta jeiki
Euskaldun-erdaldun?
2002
ABESTIAK:
Nere xorteko laguneri
Berriketariak
Xuriko
Auzoan zer berri den
Neskatxa gazte
Eskual Herria gure ama da
1997
ABESTIAK:
Oles ta oles
Dringilin dron
Oi Bethelem!
San Nikolas
Gabonak dira eta: marijesiak
Erregeak datoz
Berri onakin gera
Airerik ederrenetan
Urte barri, barri
Nazaretako tenplu santuan: marijesiak
Dios te salve
Bestetako ongi nago
Olentzero
1991
ABESTIAK:
Eñaut Bidegorri
Itziarren semea
Bai euskarari
Sinisten dut
Askatasuna
Askatasunaren adarra
Egunsenti hura
Ixil ixil doa
Lerro-lerro
1990
ABESTIAK:
Poeten aitari
Eder-mina
Zoriona
Notableen Elizari koplak
Sarako iheslariaren kantua
ABESTIAK:
Amodioa
Haitzpea
Bakearen urtxoa
Monzoni bertsoak
Euskal Herriko lur maitia
1980
ABESTIAK:
Bai euskarari
Argirik gabeko bide bat
San Prudentzio, San Agustin
Astiri bat Garazin
Euskadiko langileak
Telebixta eta radio
Xarmengarria zira
ABESTIAK:
Oriko xoria
Egunsenti hura
1975
ABESTIAK:
1975
ABESTIAK:
1971
ABESTIAK: