Hitzak: Kirmen Uribe
Musika: Pantxix Bidart & Matthieu Haramboure
Errealizazioa: Pette & Gonzalo Etxebarria
Beste leku ez hain urrunekoetan
Badaude beste jendeen
beste aberriak,
beste mintzairak,
beste atxikimenduak,
beste errelatoak,
eta bihotzaren hunkidura
ia berdinekin
beraien gizatasun zauritua
kontatzen digutenak,
penak eta pozak
eta aurrekoen aipamenak,
ez dira agintari edo
menperatzaile leinukoak
bizidun arruntak dira,
pobreak, otxanak
beren kokalekuetan
bizi baten urratsak
eman dituztenak,
han eta hemen sortuak
berdin dio
ez al da ba bakoitzaren sorlekua
mentura hutsa
beste leku ez hain urrunekoetan
badaude gizatasunaren zoruan
urradurak daramatzatenak
min bat edo galduen
zerrenda otoiztua
gu bezalakoak dira,
ez digute deus zor
ez dago ezer kitatu beharrik
elkarren artean,
jendea jaio egiten da,
bizi egiten da,
eta azkenean
desziurraren orri orizketara
goaz denak
hilerrietako lurralde orokorrera
azkenean.