2020.12.01
Paco

Paco

  • 1980
  • Irulegi (Behe Nafarroa)
  • Folka, Kantautorea

Haizegoaren oihua

Haizegoaren oihua, udazkenean 
Beharriaren tortura, izarren pean 
Logaleen etsaia, lehiotik sartzen 
Ganbaratik itxoiten dut, "geldi dezaten!" 

Hosto gorri baten hatsa, iparraldera 
Nekez serkatzen, galdurik, bere bidea 
Ez itzuli burua hegoaldera 
Sekulan erori bada zure arbola 

Niri, ainitz beldurtzen zait harren arrabotsa 
Etxeak, iduritzen zait, sufritzen duela 
Borrokatuko dea gau osoan 
Xutik agurtu behar du biharko argia 

Txistuaren hiltzailea, baldin baduzu 
Nire deia entzun, keinu egizu 
Aska nazazu orain amets gaixtotik 
Botazak ke magikoa eskuetatik 

Hola ikusi zer den beldurra 

Nahiago dut nik euria, ez da hain tristea 
Gaua bukatua dela bere mezua 
Isiltasuna orain, ni pozik nago 
Malkorik ez da sortuko ufatzen deino