Lehengo iturri hain ur zikina dirudi
Hetsirik utzitako zerrien iduri
Erosi ta ondotik laster biluzi
Zikin guzi hauek ezinik ikusi
Eskutan mailua jo altzairua
Mundu apaletako gure ispilua
Plastiko batekin tira dirua
Bizi eta hil aintzin atera kontua
Hortxe gaude mila jende erotuta
Gelditzen zauzkigun apurrei lotuta
Ogi puxka baita ondoko uzta
Neguak eraman ditu izoztuta
Bizitzaren zama norberak darama
Isilpean gordeturik bere fama
Hemengo andana ta jende edana
Saltzekotan dira izen ta izana
Mendi sua hego haizeak zabaldua
Hauts hauetan izan dadin berritua
Magal hauetan duzu ama gaixua
Entzun zure azken haurraren hil oihua