2019.06.27
Oxabi

Oxabi

Atzera

Espero dena
play_buttonadd_button
 

Espero dena

2019 - Egilea editore


Espero dena(Hitzak: Itxaso Paia, Oxabi-Musika: Oxabi)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: SG


PARTAIDEAK

  • Mikel Urrutia, bateria
  • Markel Arevalo, baxua
  • John Learreta, gitarra
  • Eneko Arraibi, saxofoia
  • Adrian Lopez, tronpeta
  • Jon Eguskiza, trikitixa
  • Jon Gomez Garai, ahotsa

GENEROA

Plaza

2006. urtean sortu zen Oxabi erromeria taldea, Jon Eguskiza, Aritz Uriarte eta Jon Gomez musikari eta lagun galdakoztarrek, herrian eta inguruetako jai-giroan erromeri euskaldun eta gazte bat falta zenaren ardura zutelako. Halaxe ekin zioten ibilbideari, hortik gutxira, Urtzi Enrikez eta Asier Balentzia lagunak proiektura batu zirelarik.

2009. urtean, Galdakaoko Gazte Eguneko abesti ofiziala sortu zuten Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzekin, Mallorkan bira bat eskaini zuten eta urte bereko maiatzan Ibilaldiako kartel nagusia osatu zuten, besteak beste, Anje Duhalde, Sagarroi eta Esne Beltza musika taldeekin batera.

2011n, bost urte Euskal Herri osotik kontzertuak eta kale animazioak eskaintzen ibili ostean, Oxabi erromeria taldea bueltan zen agertokietako formatu berriarekin. Batera- ezintasun arazoegatik, Uriarte, Enrikez eta Balentziak taldea utzi behar izan zuten eta hasierako beste bi taldekideei (Jon Eguskiza trikian eta Jon Gomez ahotsean), Mikel Urrutia (bateria), Markel Arevalo (baxua), John Learreta (gitarra), Gaizka Jimenez (tronpeta) eta Eneko Arraibi (saxofoia) musikariak gehitu zitzaizkien.

2015ean berriz, inoiz baino indartsuago dator Oxabi: errepertorio moldatuarekin, ikuskizun biziarekin eta fitxaketa berriarekin: Adrian Lopez tronpetarekin!

Gainera, ohore ezin handiagoa izan zuen taldeak, geroztik ehun kontzertutik gora eskaintzeaz gain, San Mames Barria zelaiaren erdigunean jotzen lehenengo taldea izan baita (Athleticen Kopako Finalean eta Gure Esku Dagoren ekitaldian eskaini zituzten kontzertuak), eta Doctor Deseo, Gatibu, Enkore, Itziarren Semeak… eta beste hainbat taldeko lagunekin batera kontzertua eskaini zuten Bilboko Areatzan.

Horrez gain, oihartzun handiko elkartasun kontzertu berezia antolatu eta eskaini zuen Oxabi taldeak 2018an Gernikako “Gu be zuek gara” jaialdian, minbizia duten haurren alde eta La Cuadri del Hospi elkartearentzako. Bertan, Oxabik anfitrioi lanak egin bazituen ere, oholtzan taldearekin batera aritu ziren Gatibuko Alex eta Haimar, Hesianeko Zuriñe eta Fran, Gozategiko Iñigo eta Asier, Enkoreko Xabihoo, Revoltako Iker Villa, Txapelpunkeko Iñigito, ETSko Iñigo, Betagarriko Iñaki, Vendettako Pello Reparaz… eta askoz gehiago!

Azken urteak hara-hona egin ditu talde bizkaitarrak eta 2019an ere zer esana ematen jarraituko du Oxabik, geldirik inor ez uzteko asmoarekin!

Taldeko kide berriak Oxabi utzi behar izan zuen erronka berri eta indartsuei aurre egin ahal izateko —gure zori eta desiorik onenak opa dizkizugu, Adri!— eta bere ordez dago Oxabiren ilaretan Andoni Larraza oriotarra, besteak beste, Emon eta Gozategi taldeetan aritutako tronpeta jolea.

Horixe duzu Galdakao eta Gernikako musikari gaztez osatutako erromeria talde euskalduna: OXABI, kantatzen duen Herria ez baita inoiz hilko!

Espero dena

Espero dena

Egilea: Arriguri

Atzera

Espero dena

Egilea: Arriguri