Gauez, kale hotz horretan elkartu ginen
Ta nire beldur denak izoztu ziren
Ez al zara oroitzen?
Zure bila nenbilen
Arrotza, etorkinaren pare sentitu nintzen
Aterperik gabe
Mina ezin eten
Ez al zara oroitzen?
Zure bila nenbilen
Baina ez zara oroitzen...
Erbestea luze doa
Zauriak handitzen doaz pareta hauen artean
Ez dira etxe bat lagun, niretzat ez behintzat
Zure besarkaden babesa falta zaidanean
Arimak erregai hori behar duenean
Eta hitzok ez dira nire hilarrian agertuko
Baina behar dudanean oihukatuko ditut
Gitarra lepoan dudala
Besterik ez dut nahi,
ta ez dut behar besterik