Guk ere mundua aldatu nahi genuen
Baina denborak guztia itzali egin zuen
Kilometroen zama astunegia bilakatu zen
Bakoitzak geure bidea ekin behar izan genuen
Lehenbailehen eraikiko dut ilusio berri bat
Zure begi berde horien kolorekoa
Gau batez mundua sutan jarri genuen
Gar horietan ilusioak erre genituen
Ez dago abestirik hutsune hau beteko duenik
Horregatik idatzi dizut hau zuri, ta neure buruari
Lehenbailehen eraikiko dut ilusio berri bat
Zure begi berde horien kolorekoa
Noiz arte jarraituko dut zoriontasun bila?
Neoiezko kale busti hauetan zehar