2016 - Elkar
PARTAIDEAK
2011 - Elkar
PARTAIDEAK
2007 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2001 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1997 - Elkar
PARTAIDEAK
1996 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1993 - Elkar
PARTAIDEAK
1992 - Elkar
PARTAIDEAK
1991 - Elkar
PARTAIDEAK
1989 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1986 - Elkar
PARTAIDEAK
1984 - Elkar
PARTAIDEAK
1982 - Elkar
PARTAIDEAK
1981 - Xoxoa
PARTAIDEAK
1980 - Xoxoa
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1976 - CBS
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1975 - CBS
PARTAIDEAK
Oskorri 1971n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. De Felipe bera bakarlari gisa hasi zen kantuan 60ko hamarkadan, eta 1969an Abrako II. Sariketa irabazi zuen, “Nire maiteari” eta “Inoren menpe” kantuekin. Ondoren, Itziar Gallastegi kantariarekin (Bozkari taldean ibilitakoa) bikotea osatu zuen 1970-71. urteetan. Taldearen izena Gabriel Arestirekin batera sortutako Oskorri gaitz lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta betiere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren. De Felipek, bakarrik geratu, eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Batez ere, txikitatik ezagutzen zuen Antxon Latxa (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Eibar aldeko (Gipuzkoa) gitarra jotzaile gazte bat, Bixente Martinez (gitarra elektrikoa, mandolina, bouzukia…) bilakatu ziren Oskorriko kide berriak. Polin Gurrea (flauta, klarinetea eta saxofoia) eta Zelaida Biurrunekin batera (biolina) taldea osatu eta grabatu zuten lehen lana, Gabriel Arestiren oroimenez (CBS, 1976).
Aspaldikoa zen Natxo de Feliperen eta Gabriel Arestiren arteko harremana. Bartzelonan ezagutu zuten elkar, 1969an, eta gero Oskorriren sortzailea “poetaren hitzak” musikatzen hasi zen. Arestiren eraginez hasi zen De Felipe herri musika ikertzen, eta idazleak antzerkiari zion zaletasunak zerikusi handia eduki zuen taldearen hasierako asmoekin. Ez da harritzekoa Oskorriren lehen diskoa, beraz, hil berria zen idazle bilbotarraren omenezkoa izatea.
Diskoaren egitasmoa asko atzeratu zen, zentsurarekin zituzten arazoak zirela medio. Dena dela, disko luzea kaleratu baino lehen, bi single plazaratu zituzten; batean, “Aita semeak”, taldearen lehen kantu ezaguna, eta “Gosetea” agertzen ziren (CBS, 1975); bestean, “Egia da” eta “Anaitasuna” (CBS, 1976). Bi single horiek lortutako erantzunari esker kaleratu zuten disko luzea. Diskoaren zabalkunde irregularrak eta taldeak “españolismoa” zela-eta edukitako gorabeherek (boikota eta abar…) diskoaren oihartzuna mugatu bazuten ere, bertako kantu batzuk klasiko bilakatu dira Oskorriren kantutegian: “Gora ta gora beti”, “Astoarena”…
Bigarren diskoa ere idazle bati, Mosen Bernat Etxepareri, eskainitako monografikoa gertatu zen. Mosen Bernat Etxepare 1545 (CBS, 1977) grabatzeko, aldaketak gertatu ziren taldean. Musikalitate landuagoa lortzeko asmoz, Karlos Gimenez (pianoa) eta Santi Gimenez (saxofoia) aritu ziren oinarrizko hirukoarekin (De Felipe, Martinez, Latxa) lanean. Elkarlan horrek, ordea, ez zuen luze iraun, diskoa kaleratu eta zuzeneko hainbat emanaldi egin eta gero Gimenez anaiek taldea utzi baitzuten eta Klabelin Komik osatu. Ondoren, bi disko grabatu zituzten Imanol kantariarekin: Sentimentuen hauspoz (IZ, 1979) eta Jo ezan (IZ, 1981).
Hurrengo diskoa, Oskorri (Xoxoa, 1979), funtsezkoa gertatu zen taldearen bilakaerarako. Alde batetik, ordu arteko diskoetan poeten kantuak musikatzeaz arduratu baziren ere, hirugarren honetan kantu eta doinu tradizionalen bertsio berritzaileak agertu ziren, askotan instrumentalak. Orduz geroztik ildo musikal hori Oskorriren jardunaren ezaugarri nagusietakoa bilakatu zen. Gainera, errekonozimendu publikoaren garaia iritsi zen. Besteak beste, urte horretako Durangoko Azokako disko onenaren saria jaso zuen. Azkenik, taldearen nortasun musikalaren definizioa markatu zuen diskoa ere bada. Latxa, De Felipe eta Martinez ziren taldearen motorra, eta haien arteko kimika musikalaren emaitza ere bazen, disko sosegatu, biluzi eta esanguratsua.
Bixente Martinez taldea utzita Izukaitz-era joan bazen ere, taldearen arrakasta geldiezina zen. Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren taldean Plazarik plaza (Xoxoa, 1980) grabatzeko. Arrakasta masiboaren diskoa da. Oskorri Euskal Herriko talderik ezagunenetakoa zen, bai hemen eta bai atzerrian. 1978an egin zituzten lehen emanaldiak Alemanian eta Frantzian. Handik aurrera taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren harribitxiz betetako disko horretan. “Gaztelugatxe”, “Violetaren martxa”, “Furra furra”… bezalakoetan agerian daude balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.
Izukaitzekin bi urte eman ondoren, Oskorrira bueltatu zen Bixente Martinez (Hiru Truku, Igelaren Banda), eta harekin Fran Lasuen biolin jotzailea ere (Izukaitz, Eguen Banda, Fran Lasuen eta Eskuadra Zarra). Haiekin eta Txarli de Pablo (baxua) eta Polin Gurrearekin osatuko da Oskorriren formaziorik klasikoena. Ehunka emanaldi eta zortzi disko izan ziren 80ko hamarkadaren uzta. Taldeak sari ugari jaso eta emanaldi ugari egin zituen Euskal Herritik kanpora.
Zentsurak debekatutako hainbat kantuz osatutako Natxo de Felipe… eta Oskorri sortu zen diskoa (Xoxoa, 1981) kaleratuz hasi zuten hamarkada. Ondoren etorri zen taldekideen ustez Oskorriren ordu arteko lanik borobil eta landuena, Adio Kattalina (Elkar, 1982). Plazarik plaza-ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak (“Euskal Herrian euskaraz”, “Nafarroa”) eta kantu dantzagarriak (“Gu gaituzu Oskorri”, “Kalera noa ihesi”). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak; handik aurrera bada Oskorri identifikatzen duen musika ulertzeko modu bat.
Taldeak Europan zuen arrakastaren seinale da hurrengo diskoa, Alemanian euskaraz (Elkar, 1984). Berez, Alemaniako Folk Freak-Pläna diskoetxeak Europara begira kaleratutako bilduma baten Euskal Herrirako edizioa zen. Diskoan, Oskorriren kanturik ezagunenetako batzuen bertsio berrituak agertu ziren, eta arrakasta lagun izan zuten Euskal Herrian ere. Hamarkada hartako diskoetan daude taldearen kanturik ezagunenetako batzuk (“Hau da debilidadea”, “Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du”…). Idazle ezagunen hitzak musikatzeaz gain (Sarrionandia, Aresti, Izagirre, Mirande, Joxe Austin Arrieta…), gero eta gehiago lan egiten hasi ziren bertsolariekin, hala nola Xabier Amuriza eta Jon Sarasuarekin, alde batera utzi gabe bertsolaritzaren altxorretatik jasotako koplak eta bertso askotan anonimoak. Kantuen hitzak izugarri zaintzea izan da Oskorriren beste ezaugarrietako bat hasieratik.
Urte hauetan ez da diskoetan bakarrik garatzen Oskorriren lan musikala. Besteak beste, Kalabaza tripontzia (Juanba Berasategi, 1985) marrazki bizidunetako lehen euskal film luzerako musika osatu zuten. Horretaz gain, Maskarada antzerki taldearen bi lanetako musika ere ondu zuten: Marc Legasseren Gaztinbeltzako Karabinak (1985) eta Arestiren inguruan osatutako Harrizko Aresti hau (1986). Horretaz gain, beste hainbat egitasmotan ere parte hartu zuten, bai talde gisara eta bai bakoitzak bere aldetik.
Oskorrik 15 urte betetzen zituela-eta, bi emanaldi berezi egin zituen Bilboko Arriaga antzokian 1987ko martxoaren 21 eta 22an. Emanaldi horien grabazioetatik sortu zen taldearen zuzeneko lehen diskoa: Hamabost urte… eta gero hau (Elkar, 1987). Taldearen emanaldietan lortzen zen berotasunaren lekuko zuzena da. Urte hartan bertan sortu zen handik hiru urtera gauzatu zen beste egitasmo garrantzitsu bat, Oskorriren kantutegia liburu bakarrean biltzea: Ehun ta hamaikatxo kantu (Elkar, 1990).
Herri musikaren inguruko ikerketa lana izan da taldearen beste ezaugarri nagusietako bat. Hi ere dantzari (Elkar, 1991) izan zen alor horretako lehen lan monografikoa. Disko horretan, Euskal Herriko 17 dantza ezagunen bertsioak egin zituzten. Ez zen bakarra izan: Katuen testamentua (Elkar, 1993) bizkaierazko haur kantutegiaren errepaso eder eta freskoa gertatu zen. Disko horrek, gainera, haur musikaren bidea zabaldu zion, handik aurrera taldearen lan eremua gertatuko zena. Ildo horren hurrengo aleak izan ziren Marijane kanta zan! (Elkar, 1997), Marijane Minaberrik idatzitako testuekin egindako kantuez osatutakoa, eta Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (Elkar, 2005) Gipuzkoako haur kantuez betetakoa.
Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko (Joseba Tapia, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika…) zein atzerriko (Martin Carthy, Liam O’Flim, Gabriel Yacoub, Anton Reixa, Albert Pla…) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuzkizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: 25 kantu urte (Elkar, 1997). Oskorriren lanik arrakastatsuena da, ziurrenik.
Hurrengo urtean sortu zen aurrera begira Oskorriren beste lan ildo ezagun bilakatuko zena: Oskorri & The Pub Ibiltaria, urtero San Tomas egunean Bilboko Areatzan gertatzen den taldearen eta entzuleen arteko kantu festa, diskora eramana. 2009ra arte 13 ale kaleratu dituen bilduma horrek begiratu ederra ematen dio euskal kantutegiari.
Lehengo ildoko hainbat diskoren ondoren —Ura (Elkar, 2000), Vizcayatik… Bizkaiara (Elkar, 2001)…—, taldean izandako eboluzio etengabearen seinaletzat jo daiteke Desertore (Elkar, 2003). Alde batetik, hiru musikari gazte sartu ziren taldean: Iñigo Egia, Gorka Eskauriaza eta Iker Goenaga. Idazle gazteen hitzak dira nagusi: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano… Eta haustura musikal handirik ez badakar ere, nabaria da sonoritate sendoago baten bilakaera, alde batera utzi gabe, noski, taldearen ezaugarri nagusia, alegia, akustikotasuna. Diskoa World Music Chart Europe izeneko “munduko musiken” hileroko zerrenda ezagunean 20. lekura iritsi zen 2004ko otsailean. Ohikoa da Oskorriren izena Europako folk jaialdien zirkuituan.
Banda Band (Elkar, 2007) taldearen 35. urtemuga ospatzeko taldeak kaleratutako 33. diskoa da. Berriro ere zuzeneko emanaldi bat, eta berriro ere Arriaga antzokian. Bilboko Udal Bandarekin batera grabatutako disko horretan, herri musika ulertzeko bi modu uztartzen dira: modu herrikoia eta modu akademikoa. Kantuei dagokienez, 25. urtemugako ospakizunetik kanpo geratutako taldearen hainbat kantu historiko berreskuratu zituzten.
2013ko otsailean Gabriel Aresti bizsitan emanaldi akustikoa estreinatu zuen Oskorrik, eta 2015ean taldearen desegitea iragarri zuen. Azken zortzi emanaldi eskaini zituen Getxon, Baionan, Gasteizen, Donostian, Bartzelonan, Iruñean, Maulen eta Bilbon.
Testua: Andoni Tolosa
ABESTIAK:
Oskorriren asmoak / Kristo, ni eta gaiztoak
Jakin nahi dut
Agotaren kanta
Gabriel Arestiren hitzak / Gosetea
Gabriel Arestiren hitzak / Sokrates
Gabriel Arestiren hitzak / Anaitasuna
Gabriel Arestiren hitzak / Guretzat
Ene maiteari II
Itsasoan urak
Bertolt Brechten gorazarrez
Glu, glu, glu, glu
Bilbao song
Kalabaza tripontzia / Tarteko gaia
Kalabaza tripontzia / Rock
Bat eta bat (Ibilaldia 1986)
Pausorik pauso beti (Nafarroa Oinez 1990)
Horra Mari Domingi
Ez zaitut katibu nahi (Off-eko maitasuna)
Hizkuntza hau ipurdiz gora (Herri Urrats 2002)
Mundua hankaz gora, Aste Nagusia
2016
ABESTIAK:
Hauxe da despedidia / Atzo goizean (zuzenean)
Guretzat (zuzenean)
Euskaldun berriaren balada (zuzenean)
Ezpatadantza (zuzenean)
Gaztelugatxe (zuzenean)
Emazurtz jaio hintzen (zuzenean)
Aita gurea (zuzenean)
Hauxe da despedidia / Violetaren martxa (zuzenean)
Ostatuko neskatxaren koplak (zuzenean)
Tirauki (zuzenean)
Euskal Herrian euskaraz (zuzenean)
Sautrela (zuzenean)
Ez zaitez joan oraindik (zuzenean)
Aita semeak (zuzenean)
Hauxe da despedidia / Gora ta gora beti (zuzenean)
Katupourri (zuzenean)
Arin bero (zuzenean)
Mode (zuzenean)
Hauxe da despedidia / Furra furra (zuzenean)
2011
ABESTIAK:
Ehun dukatekoa eta Betronio txikia
Amorea, Margaritatxo
San Sebastian
Galantak
Betronio haundia
Punta motz
Azalandare
Upelategi
Mizpirotz
Quarrentako erregela
Erribera
Erregela zaharra
ABESTIAK:
Eguzki denean
Argizagiak zelutik
Auzoan zer berri den
San Juan ante Porta Letaña
Ardo onak, ardo onak
2007
ABESTIAK:
Arin bero
Gipuzkoako buelta
Bizkaipourri
Aita gurea
Argi oilarrak
Adios, ene esposa
Lamikizko sukaldaria
Umepourri
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Kapitulu 1: Doktor Do Re Mi Euskal Herrian
Barku zaharrian jun
Do, Re, Mi
Txolin, txolin barbero
Runkuttunku ttun
Kapitulu 2: Doktor Do, Re, Mi Donostian
Txalopin txalo
Trontxolari
Kapitulu 3: Doktor Do, Re, Mi Iruñean
Atso zaharraren atorra zaharra
Adi zan neska
Ale arraunean
Kapitulu 4: Doktor Do, Re, Mi Gasteizen
Ttunkurrun ttunkurrunera
Oiloa galdu zaio
Eragiozu
Bat, bi, hiru, lau
Kapitulu 5: Doktor Do, Re, Mi Baionan
Maritxu berritsu
Euria dakar
Honek ta honek
Señor maestro
Kapitulu 6: Doktor Do, Re, Mi Bilbon
Hakio, hakio Miren gogotik
Benedizebra
Zaldibiko plazan
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Oles errondan dabil
ABESTIAK:
Bat, bi, hiru, lau
Nik baditut zapatillak
Runkuttunku ttun
Do, re, mi
Señor maestro
Trontxolari
Barku zaharrian jun
Honek ta honek
Txolin, txolin barbero
Atso zaharraren atorra zaharra
Ale arraunean
Ttunkurrun ttunkurrunera
Benedizebra
Marikita, mutxatxa
Eragiozu
Oiloa galdu zaio
Txalopin-txalo
ABESTIAK:
Guardasol kirten motz bat
Gerrako gure ibilerak
Loreak udan (Izazu nitaz kupira)
Belateko lapurrak (Gauza bat deklaratzen)
Biba kaka zaharra
Iruten ari nuzu
Tan, tan, tan, tan / Kadira dantza
Ai, ai, ai mutilak! / Azpeitiko neskatxak
Gauden gu euskaldun / Zazpi Euskal Herriek / Agur eta ohore Euskal Herriari
Iruñeko ferietan
Hark errefusatu eta
Dantzaria
Ia guriak egin du
Ttukurrukuttukuttuku
ABESTIAK:
Ai, ai, ai! Ama, buruan min dut!
Ardoa eta gizona
Miru zuria
Lapur famatua (Ai, hau nere suerte!)
Goizeko izarra
Soldadu joan behar det
Ama (Ai, zer plazera!)
Mari Joan Igoaren kanta
Intxauspeko alaba
Lau aeroplano pasata (Bermeoko portuan) (Egixe da)
Lurraren pean
Galtzaundi
Zure ikustera jiten nitzaizu
Gerlako koplak. Luis XIV
Jai-jai! (Behin batean Loiolan)
Orain kantatuko dut
2003
ABESTIAK:
Hau da Ekidazu
Arantzaren balada
Fausto astoa
Leontzioren rapa
Tritsch-Tratsch polka
Astotxoa, gure astotxoa
Joan dira garairik onenak
Karrera
Ekidazu
2003
ABESTIAK:
Maurizia pandero joleari
Ezin erran nizun hitzez
Gerradantza bakerako
Begirakun sorgin bat
Desertore batendako burkoa
Nire begi ninia
Negarrez jaio nintzan
Bart ikusi dut euskara
ABESTIAK:
Xori berriketaria (Sorlekua utziz geroz)
Lau urteko haur baten hiltzea (Sujet eder bat deklaratzen du)
Mendiak bete belarrez (Erregek gizon ederrik)
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Bilbotik Ipiñaburura
Euskaldun bat Veracruzen
Zortzi nobio
Bizkaiko bazter baten
Arbola bat zan
Arratiako neskatilen eresia
Uribarriko lirio eder
ABESTIAK:
Madalenara (Neskazaharrak)
Maitea, nahi badezu
Agur jaunak!
Amak ezkondu ninduen
Ez da filosoforik
Lili eder bat badut nik
Ilunabarra
Ezkongaietan
Apezen kontra
Maritxu malas mañas
Azkoitiako huelga
Ai, hori begi ederra!
Habanara joan ginen
San Miguelen bertsoak
Sagardoari (Bedeinkatua izan dedila)
Ostiraletan duzu
2000
ABESTIAK:
Buhameak
Argi oilarrak
Albaiterua
Ai, ene Maialentxo!
Txikertxu polit hori
Ihintza
Letzion de epistolea *
ABESTIAK:
Begiak barrez barrez
Adios izar ederra
Markoxen txarrixe
Gaskoiniara bidea
A, a, a, ardo gorri nafarra
Ai, hau dolorea!
Aurten gaztaina urte da
Argi-azkorrian jinik (Agota)
Ziburutik Sarara
Roxali
Hauxe da bada kostuna
Hamalau heriotzak
Ai, Angela!
Ene izar maitea
Baratzeko pikuak
Haika mutil
ABESTIAK:
Kantari euskalduna (gitarra zahartxo bat da)
Nere izarra
Errukarria
Mendi maiteak (itsas galerna)
Nere maitearentzat (ume eder bat)
Aloña mendi
Arren, ez bedi galdu euskera!
Alegiako traperoari
Adio Euskal Herriari (gazte-gaztetanikan)
Bilbao eta fueroak, pakearentzat
Mairuen bandera
Glu, glu, glu, glu
Euskal Herria eta Amerika
Nere herriko gazteei
Xardina berriak
Nere amak baleki (Zibilak esan naute)
Nafarroako Alkarkidari
Nere ongile maiteari
Jaungoikoa eta arbola
Nere etorrera lur maitera (hara nun diran)
Mozkorraren kantua
Gernikako arbola
ABESTIAK:
Ama begira ezazu
Itsasoa laino dago
Manuelatxo
Ardoari kantak
Bautista Bazterretxe
Ikusi nuenean
Pelegrinoak gatoz
Txori erresinula
Biarritzen etxe batean
Maria nora zoaz?
Markesaren alaba
Ni hiltzen naizenean
Haurtxo polita
Jeronimo
ABESTIAK:
Haurrak ikasazue
Erreguetan
Nik badut maiteño bat
Basatxoritxu
Maiteak galdegin zautan
Haurtxo txikia
Salamancara
Aldapeko
Edurra teilatuan
Baserritarrak
Uso zuria
Pipa hartuta
1997
ABESTIAK:
Pin pan pin
Euria
Buruko mina
Gatu eta sagu
Kukurruku
Xerri kuttin
Trikiti trakata
Bubaño
Ahateak
Bil bil bil
Lertsunak
Maritxu alegera
Arbolatik hostoa
Kukua
Xoria kaiolan
Marigorri
Hiru otso beltz
Itzul burua
Pottoka
1996
ABESTIAK:
Ezpatadantza
Bizkaiko aberatsak
Ostatuko neskatxaren koplak
San Petrike dantza
Gaztelugatxe
Horra hor goiko
Insumisoarena
Euskaldun berriaren balada
Katupourri
Guretzat
Nafarroa
Lantzeko ihauteria
Violetaren martxa
Topa dagigun
Mode
Atzo goizean
Tirauki
Gora ta gora beti
Euskal Herrian euskaraz
Furra furra
1995
ABESTIAK:
Galiziara noa
Orain nahi eta ezina
Euskal euskaldunaren balada
Sagar dantza
Ni gizon ergela naiz
Deskalabratua naiz
1993
ABESTIAK:
Axun kla kla
Maritxu Telletuko
Txinkirrikitxin
A,e,i,o,u
Ardiaren kanta
Bat Matxin Parrat
Bela bela jauna
Damea damea
1992
ABESTIAK:
Mode
Ezin ahaztu
Euskaldun berriaren balada
Osagarriak
Alabatxoaren kantua
Negu partean mizpira
Bilbo-Bilbao
Ilusio saltzailea
Kausino, euskal filosofo
1991
ABESTIAK:
Axuri beltxa
Polka pik
Nafarroa Behereko martxa
Fandango
Arin-arin
Fasioren martxea
Zazpi jauziak
Aintzina pika
San Petrike dantza
Zapatagin dantza
Esku dantza
Bolant dantza
Txulalai
1. Kontradantza
2. Kontradantza
3. Kontradantza
Xilo-xilo eta 4. Kontradantza
1989
ABESTIAK:
Gaur dala bihar dala
Zeru ertzetik
Horra hor goiko
Arin reggae
Arta ganbaran
Negu minean
Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du
Aizkorriko lamia
ABESTIAK:
Oinaz eta Ganboa
Haurrak
Amoros gaixoa
Mosen Bernat Etxepareren kantua
Astoarena
Igelak
Adela
Gora ta gora beti
Korrika
Laugarrenez Nerea etorkizunaren aurrean
Maldizio betikoa
Kaio luma zikina
Mozkorri
1986
ABESTIAK:
Aita San Miguel
Ostatuko neskatxaren koplak
Arratseko fadoa
Arin bero
Kyrie Eleison
1984
ABESTIAK:
Furra furra
Lantzeko ihauteria
1984
ABESTIAK:
Goiztiri
Amoros gaixoa
Kukubiltxo / Ezpatadantza
Gaitak
Aita gurea
1982
ABESTIAK:
Guridi
Gipuzkoako buelta
Oma
ABESTIAK:
Bertolt Brechten gorazarrez
Kristo ni eta gizonak
Non zaude ez dakit
Txili
Dabil beharrean
Agur jaunik
Aiangizko herrian
Kexa eta promesa
Kapitain pilotu
Zergatik zara zu mitozale
Ene maiteari
Ogi lurrari
1980
ABESTIAK:
1979
ABESTIAK:
Bolant jantza-andrexatak
Zazpi jauziak
Makilariarena
Martxa
Preso gaudenon ahoetatik
ABESTIAK:
ABESTIAK: