Orreaga 778 Añorga (Donostia) eta Hernani artean jaiotako taldea da. Urte hauetan sei disko kaleratu ditu, hainbat bildumatan parte hartu eta Euskal Herri osoa zeharkatu du, Espainia, Frantzia, Herrialde Katalanak eta Galiziaz gain. Oi! estiloko musika egiten du tematika abertzale eta historikoarekin. Bere azken lana, Utrimque Roditur, 2018an kaleratu zuen Mendeku Diskaken eskutik. (Argazkia: Jose Luis Lopez de Zubiria).