Disdiratsu daramazu esplotatzaile sen hori
Ignorantziaz jantziriko herrian babesturik
Odol tanta ta eguzki izpiek zaituzte itsututa
Batzuen nahi eta ezinak aspertu gaitu iada
Abertzalea al zara? Iruzur bat ez besterik
Dirua salbu atzerrian, miseria zure inguruan
Abertzalea al zara? Iruzur bat ez besterik
Zure dirua salbu atzerrian,miseria zure mesedetan
40 urteko gauean, uzkurturik ala esperoan?
Eskuak zikindu gabe jasoaz besteon uzta
Badiako traizioa, kirol portuko negozioa
Iraileko azken igandeko alkandora askatzailea