Harria baino gogorrago ezin omen zara hautsi
Betirako iraun nahi duzu apainduta harribitxiz
Harrotasunak gidatzen zaitu bide malkartsutan behera
Baina ezin beti esna egon begiratuaz atzera
Errozabalgo harkaitzetan
Claudio Coello kalean
Tomasen inkurtsioetan
Durendal! beti zaitut gainean
Durendal! pareta ta ezpata artean
Dena da lori, dena garaipen, dena da zuri eta puru
Nola liteke basati batzuek ematea hainbeste egur?
Jainkoaren lurraldean ezin hautsa miazkatu
Aukeratua izateak bere alde iluna du