Oroitzen naiz esan zenidanean lurra estalitako orbelen karraskak haiengana joateko bidea erakutsiko zigula.
Oroitzen naiz esan zenidean nola ikuziko zenituen beren bisaiak, zure musuen aztarnak ezabatu gabe.
Azazkalen azpian lur hezea eta begietan odola.
Oroitu naiz zure zimurdura bakoitza lur hezez estaltzean, zure begi odoltsuetan ikusi nuela itzuliko zirela.
Azazkalen azpian lur hezea eta begietan odola.
Haiek dirade
Oihu egiten ?
Oihu egiten dute
Agian gau batez
ilargia agertuko den
ustekabeko unean
itzuliko dira
Entzuten dirade
arroken gibeletik,
beren zaurien aztarna
gure bihotzean
Azazkalen azpian lur hezea eta begietan odola.