Urrun sentitzen zaitut, Sal.
Gazia da zure azala, zure oroimena.
Zer esan nahi diguzu, zer esan zenigun?
Begiradak gurutzatu ditugu zuk, nik, Jamesek, Nataliek.
Haur bat besterik ez zinen,
edo agian hori baita ere.
Begi ukabilkadak pantailan bektore eroak lez,
gure diario txikietan idatzi zintugun.
Norentzat izan zen zure azken hatsa?
Harri xehezko bidean labana garratza.
Ilunabarra lerro bat ez zen besterik,
harri xehezko bidea labaz bustirik.
Norentzat ote zen zure malko hura,
atera ezin arren edan nahi nuena.
Norentzat izan zen zure azken hatsa?
Harri xehezko bidean labana garratza.
Ilunabarra lerro bat ez zen besterik,
harri xehezko bidea labaz bustirik.