Asko izan dira Zintzilik (2018, Airaka) diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla, e.a.), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan, e.a. eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Viktoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.
2021. eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artistaren laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal (2021, Airaka) eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.
2021eko otsailaren 7an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuko irudiak.
Hiriak hartu du arima
eta bazter guztitan galdu zait errima
nire geografia emozionalean
kaleek kale egin didatenean.
Beste zu bat naiz
zure suan zehar
Ezer ez da hermetiko
dena dago heze
kanpoko uholdeek
kristala kolpatzen dute
eta orain betikoa berriz
orain A ala B
giltzapean babestu
ala ireki
ireki eta urez bete.
Orain badakit nor den
ateak erdi irekita uzten abilena.
Sentimenduen zappingean galdu naiz
eta badaki eguraldiaren iragarpena:
euria zure begietan.
Ezer ez da hermetiko
dena dago heze
kanpoko uholdeek
kristala kolpatzen dute
eta orain betikoa berriz
orain A ala B
giltzapean babestu
ala ireki
ireki eta urez bete.