Asko izan dira Zintzilik (2018, Airaka) diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla, e.a.), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan, e.a. eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Viktoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.
2021. eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artistaren laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal (2021, Airaka) eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.
2021eko otsailaren 7an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuko irudiak.
Ohe bakoitzean dauzkat
nire bihotza eta etxea
bijilia, loa, kea, ezlekua, erbestea
kanpokoak ahaztu ditzala
eta etor bedi berehala.
Dena eraisten dijoa
beldur diren paretetan,
lurrikararen dardara
sartu zait taupadetan.
Dena da lurra eta ikara
eta gu erortzen hasi gara.
Eraman nazazu zurekin
nahi duzun lekura,
ez banaiz oraindik desegin.
Eskuak busti dituzu
lokatzaren lorratzetan,
iltzatuta oinak
arriskuaren erraietan.
Uhertzen hasi den
putzu abisalak
ito dizkigu hegalak.
Zure hatz mamien aztarnak
utzi dituzu eta
tantak tintaz josi zaizkit
gorputzean zehar,
hozka egiten didan
kantu hark bezala
utzi didazu azala.
Eraman nazazu zurekin
nahi duzun lekura,
ez banaiz oraindik desegin.
Te vi follar y fallar
Y no sé cuándo me gustaste más
Si cuando te contemplé
Proclamándote Diosa
O cuando te observé
Confesándote humana.