Asko izan dira Zintzilik (2018, Airaka) diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla, e.a.), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan, e.a. eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Viktoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.
2021. eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artistaren laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal (2021, Airaka) eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.
2021eko otsailaren 7an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuko irudiak.
Nahikoa da,
ezin dut horrela jarraitu.
Zaparradak
berriro ere busti gaitu.
Eta jada
ezin jakin nola lasaitu.
Begiradan
ezin zaitu inork garaitu.
Badakit, ausartak dira
beldurrez salto egiten dutenak,
badakizu, lau garagardoz
gara gardenak,
gauez etxerako bidea
ahaztu dutenak.
Ez dut inoiz topatuko
honetarako une aproposena,
begiratu nauzu, esan didazu,
zu aurrena,
banoa behingoz askatzera
pilatutako dena.
Ba.. hori
Behar bada
ezin dut horrela amaitu.
Besarkadak
berriz epel utzi al zaitu?
Horrela da,
nahita ere ezin aldatu,
badoa ba,
mesedez ez nazazu epaitu.