2019.10.09
O.K. Korral

O.K. Korral

  • 1985 - 1989
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Rock&rolla
Beti gogor, beti mozkor
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Lou Olangua, ahotsa, panderoa
  • Alberto Intza, bateria
  • Fermin Iraola, baxua, ahotsa
  • Dani Ulazia, ahotsa, gitarrak

 
O.K. Korral
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Lou Olangua, ahots bakarlaria eta pandereta
  • Eba, bateria eta ahotsa
  • Iñaki Brakamonte, baxua eta ahotsa
  • Dani Ulazia, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta ahotsa

 
O.K. Korral
play_buttonadd_button

Baserriko neskatilak

O.K. Korral

Beti gogor, beti mozkor
play_buttonadd_button

Beti gogor.... beti mozkor

Beti gogor, beti mozkor

O.K. Korral
play_buttonadd_button

Komantxe

O.K. Korral

Bera, 1989
play_buttonadd_button

Gora ta behera (zuzenean)

Bera, 1989

O.K. Korral
play_buttonadd_button

Nere zapatak

O.K. Korral

Humedecidos taldetik sortu zen O.K. Korral, 1985. urte aldera. Humedecidosen estiloa anbiguo samarra zela eta, taldearen izena aldatu, musika ildoa zehaztu (rock-and-rolla, rockabillya, countrya…), eta gaztelaniaren ordez euskaraz abestea erabaki zuten Lou Olangua (ahotsa), Eba (bateria), Dani Ulazia (gitarra) eta Goiko (baxua) taldekideek. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen Lou Olangua (1960-2013). Berehala, Iñaki Brakamontek Goiko ordezkatu zuen baxuan, eta laukote horrek kaleratu zuen lehen diskoa, 1986an: O.K. Korral(Elkar).

Grabazioaren soinu akustikoak country musikaren jitea nabarmendu zuen Euskal Herriko baserri, traktore eta ukuiluetan girotutako kantuetan. Oihartzun handia izan zuen diskoak, “Baserriko neskatilak“, “Mendi gainean” eta “Bule, bule” abestiei esker. Azken hori Domingo Samudio Texasko kantariaren Woolly bully abestiaren moldaketa zen, baina ez zen bertsio bakarra: Link Wray (“Komantxe“), Wilko Johnson (“Paradisua”), Glenn Moore & Milton Subotsky (“Tren bakartia”) eta Chuck Berry ere (“Tximu gorri”) bere egin zituen laukoteak. Mikel Insausti zinema kritikari eta Big Crunch, The Covers eta Lusty Men taldeetako kide ohiak idatzi zituen hitzetako batzuk.

1314

Lou Olangua, Dani Ulazia, Alberto eta Fermin Iraola. (DV)

Diskoa kaleratu eta berehala, Ebak taldea utzi eta Albertok haren lekua hartu zuen. Geroago, Iñaki Brakamonteren ordez Fermin Iraola sartu zen taldean. Laukote horrek grabatu zuen Beti gogor beti mozkor bigarren diskoa, 1989an. Diskoak hiru bertsio jaso zituen: “Rumble” (Link Wray), “Jo Mari, jo” (The Stranglers) eta “Txanogorritxu” (Ronald Blackwell). Mendiko baserritik kostaldeko tabernetara eta girora jaitsi zen taldea bigarren disko honetan, eta sexuari, alkoholari, rock-and-rollari eta zinemari (John Huston…) buruzko erreferentziez jositako kantuak idatzi zituen.

Diskoa aurkezteko kontzerturik apenas eman ez, eta, zenbait istiluren ostean, taldea desegitea erabaki zuten. Lou kantaria kanpoan geratu zen, eta besteek beste izen batekin jarraitzea erabaki zuten. Labanak sortu zuten, eta sei kantuz osaturiko disko homonimoa kaleratu zuten 1990ean, O.K. Korralen diskoen ildo berean. Dani Ulazia (ahotsa eta gitarra), Fermin Iraola (gitarra), Alberto Lizaso (baxua) eta Alberto Inza (bateria). Bi gitarra izateak taldearen soinua gogortu zuen. 1991n, Nor da pobre, nor da aberats maxi LPa (Munster/La-Abana Diskak) grabatu zuten zuzenean, eta bi bertsio jaso zituzten: “Jack the ripper” (M. Cooper, Link Wray) eta “Breaks my heart” (Deniz Tek). Handik gutxira, taldearenak egin zuen, baina horren aurretik “Askizu” mini-LPa atera zuten. “Jo ta hautsi”, Dictators taldearen kantuaren bertsioa jaso zuten lan horretan.

OK KORRAL

Dani Ulazia eta Lou Olangua. (Marivi Ibarrola)

Geroago, Fermin Iraola Kiowak eta Noise Hole taldeetan aritu zen, eta Dani Ulazia The Covers taldean, Mikel Insausti zinema kritikoarekin. Lou Olanguak The Lusty Men taldearekin kolaboratu zuen eta Las Lagartas osatu zuen. Iñaki Brakamonte ere zenbait taldetan aritu da: Kiowak, Arakajun, Pareak Bai… 2005eko maiatzaren 20ean taldea berriz elkartu zen, Zarauzko Arraio irratiaren aldeko kontzertu bat eskaintzeko, Putzuzulo gaztetxean.

Bi taldekide ohi hil dira azken urteetan: Fermin Iraola 2010. urtean, eta Lou Olangua 2013ko urtarrilaren 12an, birikako minbiziak jota.

Testua: Jon Eskisabel

LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu arte

LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu arte

Zuzendariak: Usua Garin, Andrea Lopetegi, Izotz Barrio

Atzera

LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu arte

Zuzendariak: Usua Garin, Andrea Lopetegi, Izotz Barrio

Bera, 1989
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gora ta behera (zuzenean)

Gene Vincent (zuzenean)

Mendi gainean (zuzenean)

Sagardotegira (zuzenean)

Txano gorritxo (zuzenean)

Motozerrako mutila (zuzenean)

Beti gogor, beti mozkor (zuzenean)

Intro + Azken azal gorria (zuzenean)

Oiana (zuzenean)

Arraunlaria (zuzenean)

Kamioilari eroa (zuzenean)

Jo Mari jo (zuzenean)

Beti da azkena (zuzenean)

Irlandar ile txuria (zuzenean)

Beti gogor, beti mozkor
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Beti gogor.... beti mozkor

Txanogorritxu

Kamioilari eroa

Jo Mari, jo

Noraezean

Arraunlaria

Rumble

Oiana

Gora ta behera

Hondartzara

Irlandar ile txuria

O.K. Korral
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Komantxe

Mendi gainean

Nere zapatak

Tren bakartia

Zikinentzat

Paradisua

Tximu gorri

Baserriko neskatilak

Sagardotegian

Bule bule

Azken azal gorria

Motozerrako mutila