2021.04.19
Nun

Nun

  • 2002 - 2010
  • Bilbo
  • Pop-rocka

Atzera

Collage
play_buttonadd_button
 

Collage

2006 - eremulauak


Gu gara hiltzaileak(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Eraman nazazu bueltan(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Leiho irekia(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
(...)(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Azkenaldian(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Zuhaitz baten komeriak(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Urrun noa(Nun)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: CD


Iraupena: 31:32


Argi kodea: EL001


PARTAIDEAK

  • Claudio Pavan, bateria
  • Xabier Doncel, baxua
  • Eneko Burzako, gitarra
  • Alvaro Barriuso, gitarra
  • Aitziber Omagogeaskoa, ahotsak

GENEROA

Pop-rocka

Taldeak 2002an hasi zuen ibilbidea. Orduko partaide batzuek taldea uztea erabaki zuten eta Xabier Doncel eta Eneko Burzakok barneratu ziren baxu eta gitarra lanak eginez. Taldeak oinarria zuen jada, abesti batzuk konposatuta baitzeuden ordurako, eta hainbat kontzertu eskaini zituzten.

Orduan, taldeak gaur egungo ibilbideari hasiera eman zion. Aitziber Omagogeaskoa, Alvaro Barriuso, Xabier Doncel, Claudio Pavan eta Eneko Burzakok maketa grabatzea erabaki zuten Zehatz Kultur Elkarteko estudiotan, Gonzalo Zubizarretaren eskutik. Emaitza melodia eta disonantziaren arteko bost kantu izan ziren, emozio eta sentimenduz beteta. Grabazio honi esker taldeak paper ezinhobea lortu zuen Ondarroa Hiria, Bilbovision, Bilbao Hiria eta Euskadi Gaztea bezalako lehiaketatan. Gainera, hainbat kritika jaso zituzten hedabide berezituetan: Entzun!, Mondosonoro, eta abar.

Beranduago bigarren demoa grabatzea erabaki zuten, Ondarroako Santos Records estudioetan egindako grabazioan Mikel Santosek teknikari lanak burutu zituelarik. Zazpi kantuz osatutako grabazioa da emaitza, pop eta hardcorearen artean kokatzen direlarik. Standstill, Maple, Monochrome edo Coldplay bezalako taldeen eragina nabaria da lan berri honetan.

2010eko urtarrilaren 7an disko berria aterako zutela esatearekin batera, taldearen agurraren berri eman zuten.

Testua: Wikipedia