2019.10.18
Numen

Numen

Atzera

Basoaren semeak
play_buttonadd_button

Basoaren semeak

2004 - Goi Music


Arranoaren ahotsa(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Nortasunaren ateak(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Eskualdunak(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ekaitzaren deiadarra(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Suzko hitzak(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Guda baten erdian(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Negu(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Hilbeteko gauetan(Numen)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: CD


Iraupena: 39' 51"


Argi kodea: GOI 2004-27


PARTAIDEAK

  • Aritz, ahotsa eta koruak
  • Jabo, gitarrak
  • Unai, gitarrak
  • Otuto, baxua
  • Eöl, teklatuak
  • Karlos, bateria

GRABAZIOA

Shot! estudioa (Arrasate, Gipuzkoa)


GENEROA

Metala

Numen taldea 1997an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa). Hasierako partaideak sei ziren: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Unai (gitarra), Lander (baxua), Haimar (teklatua) eta Iosu (bateria). Garai hartan taldearen eraginak death metal melodikoaren eremuan zeuden. Dena dela, Ominous (muturreko metalaren euskarazko lehen abestia egin zuen Arrasateko taldea), Adhur, Aiumeen Basoa eta Ilbeltz taldeek eraginda folk kutsua barneratzea erabaki zuten. Hortaz, aitzindariak izan ez baziren ere asmatu zuten muturreko metala Euskal Herriko folk musika tresnekin (alboka, txalaparta…) uztartzen. Hitzei dagokienez, gure lurraldeko mitologia, kondaira eta guda zaharrez aritzea erabaki zuten. Baita kristautasunari zioten gorrotoaz ere. Honela, black metal pagano gisa ezagutzen den eremu musikalean barneratu ziren.

Haize sorginduen intziriak (Wolf Records) lehen disko laburra grabatu eta aurkeztu zuen 2000. urtean. Bertan, bere norabide musikalaren lehen urratsa erakutsi zuen. Azpimarratu behar dira lan nostalgiko honetan biltzen diren “Ehiztari beltza” kantu esanguratsua eta Benito Lertxundiren “Beotibar” abestiaren folk moldaketa. Lan honekin sekulako oihartzuna izan zuen taldeak Espainiako underground-en. Kritikak ere ezin hobeak izan ziren. Erantzun ona ikusita taldeak hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan zuen. Gerora, taldean bi aldaketa eman ziren. Batetik, Mikel (oboea, txirula eta haize instrumentuak) batu zitzaien folk kutsua areagotuz. Eta bestetik, Iosu bateria jotzaileak taldea uztea erabaki eta Largo sartu zen bere partez taldeari indarra eta abiadura emanez.

Behin taldea finkatuta, 2001. urtean Galdutako itxaropenaren eresia estreinako lana kaleratu zuen Beasaingo Goi Music diskoetxearen babesarekin. Taldearen izaera berretsi zuen diskoak. Muturreko metalera gehiago hurbildu arren, folk musikaren ezaugarria presente izan zuten. Urtebete geroago, Iberiar penintsulan ibili zen eta kontzertu dezente emateko aukera izan zuten. 2002an aldaketak eman ziren beste behin ere taldean. Lander baxu jotzailearen lekua Otutok hartu zuen, eta bateria jotzailearen kasuan Karlosek Largo ordezkatu zuen.

2003an, …Jarrai beza kondairak (Goi Music) EPa plazaratu zuen. Bertan, lau abesti berri (Su Ta Gar taldearen “Mari”-ren bertsioa, tartean) eta, gehigarri gisa, ale guztiak agortu zirelako, Haize sorginduen intziriak disko laburra bildu zituzten. Gipuzkoarren hirugarren erreferentzia, bigarren diskoaren aurrekaria izan zen. 2004ko maiatzean Basoaren semeak (Goi Music) kaleratu zuten, ordura arteko lanik bortitzena eta ekoizpen garbiena zuena. Garai honetan, taldea finkatzen joan zen. Mikel eta Haimarrek diskoa grabatu aurretik utzi zuten taldea eta Eöl arduratu zen ordutik teklatuez. Gutxira, Unai eta Karlosek taldea uztea erabaki eta Numen laukote izatera pasa zen. Bateria jotzaile duin baten faltan kontzertu bakar batzuk eskaini zituzten ordenagailuaren laguntzaz. Baina metodoarekin ezeroso zeudenez zuzenekoak emateari utzi zioten eta isiltasun aro batean barneratu.

Alabaina, 2007. urtean 10. urteurrenaren aitzakiarekin taldeak estudioko hirugarren diskoa grabatzea erabaki zuen eta Numen (Goi Music) argitaratu zuen abenduan. Azken urteetako eboluzioari uko egin gabe, beraien diskografiako diskorik azkarrena dugu. Inoiz baino bortitzagoa da, baina berriro ere folk doinuen epikotasuna berreskuratzen du.

Testua: Inaxio Esnaola

Atzera

Lautada izoztuetan