Noraezean ibiliaz atzera begira
Egunero aurrera egitearen gatazka
Bide onenetik edo okerretik noa
Galderen zurrunbiloan erantzunik ez da
Beti ate joka egunerokotasunaren itzal iluna
Gaur ere ez da etsiko dudan eguna
Libre izateko etorri nintzen mundura
Ta gaur, aske sentitu nahi nuke
Nire buruaren jabe
Mugarik gabe bizi
Estutzen nauten horma hauetatik ihesi
Zeruan hegan egin
Lurreratu aurretik
Munduari aurre egin
Emaidazu eskua, goazen elkarrekin
Hiri hontatik alde egin
Dena erori aurretik