2019.03.11
Nomadak

Nomadak

  • 2017 - 2019
  • Bergara (Gipuzkoa)
  • Rocka
Esnatu

Esnatu

Egilea: Gaizka Peñafiel

Atzera

Iraganeko hondarretan

Atzera

Esnatu

Egilea: Gaizka Peñafiel

Bihar

Itsasontzi horren zain helduko al da garaiz? 
Azken gaua bakarrik ta portura atera naiz 
Ilargia begira ta izarrek distira 
Lekuko ederrenak baina baita isilenak 
Eguzkiakin batera itzultzen zara etxera 
Herriak irabazi alaba eta semea 
Urrunean ikusten da, pixkanaka hurbiltzen da 
Haizeakin batera, airean gure bandera 

Eta bihar elkartuko gara 
Kontatuko dizut non izan naizen 
Orain gutxi arte atzetik nituen 
Beldur guztiak garaitu ditudanez 

Itsaso zabalean, munduan beste aldean 
Itsasontzi honetan etxerako bidean 
Marinela begira, enarak bueltan dira 
Haien melodietan itxaropen desira 
Laster “lurra begi bistan” entzungo da hemen beheran 
Aurpegi ezagunak ditut nire buruan 
Atzo egunak kontatzen, gaur orduak diren hoiek 
Biharkoa amestuz pasa ditut urte hauek