Kolpe baten ondorioa
Lapurtu ziguten ilusioa
Handiak izan ginela ahaztuz
Ta iragana lurperatuz
Bidea ibili nahi dut
Baina noiz ikasiko dut?
Ez dut oroitzen nire izena
Zoriontsu izan ginela
Ahaztu zait atzoko mina
Barruan piztu zait grina
Behingoz portura lotu
Gurea zena berreskuratu
Ametsak gordetzen genituen
Kutxa zahar hori orain non da?
Areak ta urak estalia
Denborak hil du memoria
Ez dago mugarik
Hasi berriz hasieratik
Ikasi nahi nuke izarrak jarraitzen
Mapa zahar honetan lerroak ulertzen
Ta zein hondartzetan, gorde zen altxorra?
Bertan jaso nituen, bizipen guztiak.
Etorkizuna heldu da
Bizkarrean dut ikasitakoa
Beldurrik gabe mugarantz
Maparik gabe gaur aurrera noa
Damutu gabe
Ekaitzak ez nau beldurtzen
Zauri guztiak noa sendatzen
Bihotz irekia, burua tente
Aurrera, atzera begiratu gabe
Aurrera, etorkizuna arnasten