2015.06.03
Noizeanbehin

Noizeanbehin

Puzzle

Egin egiten duzu, lan egin
Daukazun hori eman, zarena
Aurrera egin ahala zerbait galtzeak geldiarazten zaitu

Zure zatiak utziz zoaz ekinean
Egunen batetan agortzeko beldurrez

Eskuak patriketan, bilatuz
Denak behar bezala darrai
Oro atzean utzi eta edozer ahaztu duzulakoan zaude

Zure zatiak utziz zoaz ekinean
Egunen batetan agortzeko beldurrez