2016.02.23
Nik Khaos

Nik Khaos

  • 2011
  • Dima (Bizkaia)
  • Metala, Rocka
Laberintoa

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Atzera

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Ustelak

GAUR EGUNGO GERRA HERRIARENGANAKO ZUEN INDARKERIA 
GAUR EGUNGO GERRA, ZUEN IRUZURREZKO PROPAGANDA 
HITZAREN JAUNAK ZARETE 
HERRIAREN BOTEREA DAUKAZUE 
NOLA ONARTUKO DUGU 
ZUEK EZARRITAKO BIDEA 
EZ BADA GURE BIDEA 

USTELAK HARAGI HILAREN ZAIN DAUDE 
BIZIAREN TRUKE IRABAZITAKO APURRA KENTZEKO 

GAUR EGUNGO TERRORISMOA 
ZUEN ASE EZINA 
HERRI HONETAKO FAXISMOA BULEGOTAN IZKUTATZEN DA 

EZ DUZUE ASETZEN 
ZUEN BOTERE GOGOA 
DIRUAREN ZARATAK 
ZUEN ARIMA USTELDU DU 
ZENBAKI HUTSAK GARA 
ZUEN ZERRENDA LUZETAN 
ETA NEKATU GARA!!!! 


USTELAK! USTELAK! USTELAK! ZARETE!! 

GAUR EGUNGO ETSAIEK 
SOFA EROSOETATIK 
ERASO EGITEN DUTE 
GAUR EGUNGO ETSAIEK 
EZ DUTE ESKUAK ZIKINTZEKO BEHARRIK 

USTELAK! USTELAK! USTELAK! USTELAK! 

GORBATADUN FASZISTAK 
LUXUZKO BULEGOTAN 
KALEAN JENDEA 
GOSEZ HILTZEN DA ZUEN ERRUAGATIK 
HAUXE DA EGUNEROKOTASUNAREN GERRA 

ERAGIN DUZUEN SUFRIMENDU GUZTIA 
MENDEKU BILAKATU DA