2016.02.23
Nik Khaos

Nik Khaos

  • 2011
  • Dima (Bizkaia)
  • Metala, Rocka
Laberintoa

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Atzera

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Sugea eta belea

NAHIAGO DUT SUGEA IZAN BELEA BAINO 
ERASOTZEKO ERASOTUA IZAN EZKERO 
ERASOARI EKINTZA ZUZENA!! 

HARRAPAKARIEI HOZKAZ POZOITZEKO 
NI NEU MINDU BAINO LEHENAGO 
ZEHATZA, BORTITZA 
IZANGO DA NIRE ERANTZUNA 

ZENBAT ALDIZ UTZI DUT NIRE IDEIAK ZAPALTZEA 
NAZKATU EGIN NAIZ HAINBESTE KOLPE JASOTZEAZ 
IRAGANEKO ZAURIAK BORROKAN ZABALTZEN BADIRA 
ESTALIKO DITUT AKATUTAKOEN LARRUAZ! 

BELEA ORDEA ZERUTIK DABIL HARRAPAKIN BILA 
SARRASKIJALE ZITAL BAT BAINO EZ DA 
BAINA NI EZ NAU OHARKABEAN HARRAPATUKO 
ESPERO EZ DUENA JASOKO DU NIGANA BADATOR 




ERREZA DA ATZETIK ERASO EGITEA 
AURPEGIRIK EMAN GABE 
DEFENDATUKO NAIZ 
AURREZ AURRE BETI 
EZ DUT BELDURRIK IZANGO 

ERASOEN AURREAN DEFENTSARIK ONENA 
EKINTZA ZUZENA! 

IZUTU BEHARREKOTAN HORTZAK ERAKUTSI ETA ERASORA JO 
OHITURATZAT EZ BAIDAUKAT ZAURITURIK IZTEA 
ERASOARI EKINTZA ZUZENA!! 

HORTZAK ERAKUTSI KABROI ZITAL HORRI !! 
ZAPALTZEN DUENARI BORTIZKI HOZKA EGIN!!