2016.02.23
Nik Khaos

Nik Khaos

  • 2011
  • Dima (Bizkaia)
  • Metala, Rocka
Laberintoa

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Atzera

Laberintoa

Zuz: Ander Parody

Desobeditzen

TXIKITATIK MOLDE BERDINAK ERABILIZ 
BIDE ZUZENETIK ERAMAN NAHI GAITUZTE 
HEZITUAK SISTEMARI OBEDITZEKO 
BERAIEN ASMOAK IÑORK EZ SALATZEKO 

GURE BURMUINAK PROGRAMATZEN DITUZTE 
NORMALTASUN FALTSU HAU 
GURE EGI BIHURTZEKO 
IZAN OKERRA! DESOBEDIENTZIA! 

SUGE GORRIAREN POZOIA BEZALA 
ZABALTZEN DA ZUEN GEZURREN ATSA 
LORE GUZTIAK MOZTEN BADITUZTE ERE 
EZ DUTE UDABERRIA GELDITUKO 

SAKON HARTU ARNASA, ZABALDU BEGIAK 
ZORROZTU ZENTZUAK 
DESOBEDIENTZIA! 

SARTU GONA JANTZI DUINTASUNA 
BOTAK JARRI, IRTEN KALERA 
TA HORTZAK ERAKUTSI!! 
DESOBEDIENTZIA! 



SISTEMA USTEL HONETATIK IHES EGITEKO 
AUKERA BADAGO! 

HAIENGANDIK EZER HOBEA ESPERO BARIK 
AURRERA EGIN DUGU ETSITURIK EZ AMAITZEKO 
BURUA IRAULIZ, HERRIA DUGU ERAIKI 
BIZI IRAUPEN SENAK ELIKATZEN GAITU 

DESOBEDIENTZIA !! 
ZER! ZER DA ESPERO DUZUENA 
EZ! GU EZ GARA INOREN MORROI 
BAI! GUREA DA BOTEREA 
GUK! GUK DAUKAGU AZKEN HITZA 
EZ! EZ GAITUZUE GELDITUKO 
EZ! EZ GAITUZUE ALDATUKO 
EZ! EZ GAITUZUE ISILDUKO 
EZ! EZ MAKURTU! 

SAKON HARTU ARNASA, ZABALDU BEGIAK 
ZORROZTU ZENTZUAK 
DESOBEDIENTZIA! 

SARTU GONA, JANTZI DUINTASUNA 
BOTAK JARRI, IRTEN KALERA 
TA HORTZAK ERAKUTSI!! 
DESOBEDIENTZIA!