Begi hauek adindu zaizkit
argiz eta itzalez
gogoa gainezka ezustean
Gaur zeluloide azala
orainaren aparra
betiko dizdira bat eta beltzera
Gaur denboragabeak gara
irudia ta izara
haragia ta azala
izan beharrean
Gaur gurasoen islada
kate baten taupada
soinu mutuetan
kaxa honetan
Izan ginen haurrari begira
naizena ez ote den jada
izango naizen zaharra ezustean
Gu ez garen ikusleentzat
filmak biltzen ditugu
mundu hautsi honetan
memoriaren zineman