Inor ez inoren zain
ezerezaren orbain
asfaltoaren gaineko
arrakala horrez gain
Gaua bada gaua da
merezi zuen hura
alferrik begiratuko
dio inork zerura
honezkero isilean
eguzkitan urtu da
Ahots bako akordua
kirten lodiko mailua
erreka baten soinua
gu
ziento bat galdu dugu
lurra gorri dakargu
iraganetik salbu
orainak hor dihardu
Urak ez dakar hitzik
ezpain ertzeko bitsik
mutu erori aurreko
postalen infrentzurik
Itsuak omen dira
bizkarrean bi begi
dena kontatu nahi baina
inork entzun ez hari
oihal busti bat airean
haizearen egarri