Haizearen kontra
nekez egin daiteke aurrera
hitzek hostoek adina
pisatzen dute
Paretak ez dituzte jasotzen
ezeren alde egiteko
inoren aldean egoteko
aldea handitzeko baino
Paretaren kontra
ez dago bizitzerik
hostoek badakite
haizeak, uhinak
har nazala alboan
Hitzek haizea dakite
baina haizeak
heriotzak bezala
bizkarrik ez du
Haizea alde izatea
bizkarra zeri eman
hautatzea da