Ez dago mundurik hemen
hegoa galdu duten torlojuak, zilindroak
herdoila besterik ez da, hodiak
itotako itoginak
Ez dago mundurik hemen
iraganak aspaldi ez du ilerik kentzen
zakil bat, alu bat aterako
makina hautsien zokondoetan
genitalez beteriko fabrika erraldoia da iragana
Non dago jendea ?
Non daude hamaiketako irriak
grebarako deiak
goseak?
Denborak bere egin duen
segundu bakoitzeko hauts maluta bat, oihartzun lehorra
ahaztua izan edo museo bilakatu
iraganak ez du beste paturik
Non dago jendea ?
Non daude atzo hil ala bizikoak ziren galderak
goseak?
Adreilua, eskilara eta horma
baina non dago jendea
ez dago mundurik hemen
asmatu egin beharko dut bat