Maite Larburu euskaldunak eta Josh Cheatham estatubatuarrak osatzen dute Neighbor. Amsterdamgo auzo berean bizi dira eta antzinako musika klasikoko jotzaile profesionalak dira. Haatik, Neighbor izeneko proiektuak zerikusi gutxi du musika barrokoarekin eta asko pop-folk egileen kantuekin, bossanovarekin, edota bluesarekin. Pozaren eta introspekzioaren artean dantzan dabiltza Neighborren abestiak. Lehen diskoa, Ura patrikan, oso laudatua izan zen, eta berriki plazaratu dute bigarrena, HAU.