Bost, sei, zazpi, zortzi gurdi gainean:
Anutxa eta zazpi seme-alaba.
- Nortzuk zarete?
- Bagara, bagara, ozta-ozta bada ere!
- Nondik zatozte?
- Bagatoz, bagatoz, polikiegi bada ere!
Anutxa eta zazpi gurdi gainean.- Nora zoazte?
- Bagoaz, bagoaz, beranduegi bada ere!
- Zenbat zarete, Anutxa?
Hasi kontatzen!
Bat, bi, hiru,
lau, bost, sei, zazpi, zazpi,
ZAZPI?
Non da zortzigarrena?
Non da galdu zaizuna?
Non da zortzigarrena?
Non da falta zaizuna?
Anutxa, kontatu zure burua!
Kontatu zortzi!
Bost, sei, zazpi, zortzi gurdi gainean:
Anutxa eta zazpi seme-alaba.
Anutxa gehi zazpi gurdi gainean.
Anutxa, kontatu zure burua!
Kontatu zortzi!
(Izkutuan bada ere).