2019 - Egilea editore
PARTAIDEAK
Natali taldea 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, “Iparrorratzik gabe” kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.
Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator Nataliren esentzia.
2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, Garena izenburuko lehen grabatu zuten. Horren lagina da single bezala aukeztu duten “Hitzak” abestia. Diskoa entzuten duen oro, musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorio eta sentimenduz beteriko abentura bat lez.
2019
ABESTIAK:
Garena
Our song
Hitzak
Maita zaitez zu
Berriz
Step on the way
Iparrorratzik gabe
Zerbait aldatzera doa
Zure eskutik bada