Miren Narbaiza Martiartuk eta Ander Mujika Zubiaurrek osatu zuten Napoka Iria. Ahotsa eta gitarrak lagun, bluesaren, indie-folkaren, slowcore-aren eta rockaren eraginak dituzten melodiak eta giro tentsiodunak garatzen zituzten. Maketa bat eta bi disko grabatu zituen bikoteak, eta 2017ko uztailaren 7an azken kontzertua eman zuen, Eibarko Coliseo antzokian. Bi kideek beste hainbat proiektutan hartu dute parte: Perlak, Joseba B. Lenoir Gang, Anari, Drumkopters…