Myotones

Myotones

  • 2020
  • Popa

Nahi genuen dena

Uzta hutsak ustean
Korapiloak egin ta desegitean
Olatuak ekarritako korrontean
Hutsaren falta hutsa somatzean

Nora joan gaitezke?
Ba al gaude esfortzurik egiten?
Hutsegitearen hutsunea sentitzea ere
Gure hutsune denen jatorria ote?

Eta bat-batean
Nahi genuen dena
Nahi genuen dena
Zen hemendik aldentzea
Urrunera joan ezean
Zugandik gertu egotean
Biok batera sentitzea
Hutsunea betetzea

Nahi genuen dena