Formatua: CD
Iraupena: 17:41
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Gaztain estudioa
SOINU TEKNIKARIA
Eñaut Gaztañaga
LAGUNTZAILEAK
GENEROAK
Metala, Pop-rocka, Post-rocka
Irabaziak eta galerak
2023 - Egilea editore
Formatua: CD
Iraupena: 17:41
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Gaztain estudioa
SOINU TEKNIKARIA
Eñaut Gaztañaga
LAGUNTZAILEAK
GENEROAK
Metala, Pop-rocka, Post-rocka
Ruben Irigoyen (Elgoibar, Gipuzkoa) eta Joanes Iñurrietaren (Soraluze, Gipuzkoa) eskutik sortu zen Muzak, beste talde batzuetan aritzen ziren bitartean. Entseatzeko lokal baten beharrean, Eibarko Legarreko lokaletan hasi ziren elkarlanean. Bi kideko proiektu honek abestiak egiteko ideiak garatu zituen aurrenik, baxu jotzaile baten faltan.
2020an, bikotea Elgoibarrera mugitu zen bertako entsegu lokaletara eta Aitor Sagarmendi (Mutriku, Gipuzkoa) batu zen proiektura baxu jotzaile moduan, hala hirukotea sortuz. 2021eko abenduan taldearen lehen lana kaleratu zuten, post-rock eta rock progresiboaren kutsuekin, Programaturik izenekoa. 2023ko urtarrilean estudioko bigarren lana ondu zuen taldeak, Irabaziak eta galerak, lau abestiko EP-a. Halabaina, disko hori formatu fisikoan ere argitaratu zuten, eta lehen diskoko zazpi kantuak gehitu zikioten. 2023a oparoa izan zen, eta single bat ere kaleratu zuten: Gezur mila.
Rock progresiboaren bidetik jarraitu du hirukoteak baina, oraingoan, metalaren edota pop-aren ukituekin jolastuz. Muzak talde dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena.