Zentzu gabe jaio nintzen
zentzu gabe jarraitzen dut
zentzu gabe bizi naiz ni
gau eta egunez
Esnatzean hasten da eguna
zentzu gabe jokatzeko ordua
ez daukat loturarik
nahi dudana egiten dut
buru hausterik gabe
jendearen txutxu-mutxuak
pasatzen ditut nik
potro azaletatik
Zentzu gabe jaio nintzen
zentzu gabe jarraitzen dut
zentzu gabe bizi naiz ni
gau eta egunez
Lo hartzean bukatzen da eguna
zabal zabalik ohean
irrifartsu daukat aurpegia
ametsetan ondo
baina jeikita hobe
hurrengo goiza noiz iritsiko den zain