Munduko azken hiriko azken kaleko azken etxean bizi zara,
inor inoiz ere egon ez den lekuan.
Bertan ematen dituzu mende ororen urte ororen gau eta egun oro,
Beti eta beti bizi izan zara bertan
eta postalik ez da sekula iritsi zure buzoira.
Inork ez du zure sekretua antzematen.
Inork ere ez dizu inoiz ere galdetu
konpainiarik behar duzun,
norbaitekin afaltzea maite duzun,
norbaitekin hegan egitea,
norbaitekin paseatzea.
Ahantzi zitzaien galdera horiek egitea
Esaidazu non bizi zaren, non zauden, nor zaren.
Gutun bat idatzi dizut
edo again abesti bat