Ez dut gogoratzen
trenez egin genuen lehenengo bidaia.
Ez dut gogoratzen
zein barkutan zeharkatu genituen izotzezko itsasoak.
Ez dut gogoratzen
zer gertatu zen Iparralde zabalera heltzean.
Zuk diozunez
fabrika ondoko tabernan kantatzen nituen tango zahar finlandiarrak,
te poltsatxo bat eramaten nuen poxpolo kaxa batian sartuta,
banekien “kanela” hitza esaten finlandieraz.
Eta hau maitasun abesti bat balitz,
iraganik gabeko emakumearen abestia litzateke.
Marku Peltola izango nuke ondoan
begietara begiratuz galdezka
noiz eta nola,
noiz eta nola,
galdu genuen dena