Zatoz, zatoz gurekin
Kaltzetinen irlara
han erakutsiko dizugu
itsas urpekarien dantza.
Ez ahaztu aletak eta neoprenoa,
betaurreko eta tuboa
berunezko zinturoia.
Olagarro jauna, manta arraina,
eta itsas izarrak,
erakutsiko dizute zein den
dantza honen koreografia.
Heldu da momentua,
dantzatzeko garaia.
Hemen da, badator,
dantzarako unea.
Pausu bat atzera
beste bat aurrera,
gira eta buelta
burbuxak.