Eguna argitzen ari da tren geltokian.
Negua bukatu da azkenean eta esnatu egin naiz.
Agurtu eta abesten jarraitzeko ordua heldu da
Trena irtetera doa,
trena irtetera doa,
trena irtetera doa.
Eguna argitzen ari da tren geltokian,
bizitzak eta heriotzak bagoi berean bidaiatzen dute
Iparralderantz doan bagoian.
Oraindik goiz da “MUR-SE-GO”oihukatzeko
baina saguzaharra esnatu da.
Oraindik goiz da, baina izotza urtzen hasia da.
Presta zaitez, hau bidaia bat da, bidaia luze bat.
Ziutateak, mendiak, kobazuloak, zoologikoak,
sukaldeak, Europa erdia, Afrika, itsaso
eta itsasazpiak zeharkatuko ditugu.
Bizitza eta heriotza eskua emanda,
galtzeko beldurrik gabe,
bizkorrago joateko beldurrik gabe
hegan ateratzeko beldurrik gabe,
beldurrik gabe.