Nork ez du bere zoriona nahi?
Denak dira karraska karrikan
Nazioarteko helburua
Urrezko pipitak bezain arraroak!
Ni ere luzaz nenbilen
Ezker ekuin begiak kili-kolo...
Haizea bezain aldakorra
Egunero dagit kilimona!
Noiz goxatuko....dugunaz?
Gau batez gibelerat nagidana
Xoko batean gurutzatua nuen
Musika alkola kearen artean
Pindar horiek nire garra piztu zuten
Geroztik gordetu behar dut
Ohartzean lapurtuko didate
Bainan orai kanpoan naizelarik...
Nik ez dut, ez dut norabiderik
Bilatu
Atseman
Botatu
Nigarrez izan
Noiz goxatuko?